Buruntzaldeko euskaltegietan izena emateko epea kanpaina martxan jarri dute

Ikasturte berriarekin batera, euskera ikasi nahi duten herritarrak hasi dira izena ematen euskaltegietan. Iraila osoan zehar izango da matrikulazio kanpaina zabalik; eta horri bultzada eta babesa emateko asmoarekin, pren­tsaurrea eman zuten atzo Usurbilen, Buruntzaldeko sei udalerrietako ordezkariek.
 

Ikasleak animatzea, helburua

Helduek euskeraz ikastea da kanpaina honen helburuetako bat, eta hala azpimarratu zu­ten atzokoan. Herritarrek euskera ikasteko duten aukera zabala ere gogoratu zuten: «herrian bertan, ondoko auzo edo kalean dute euskaltegia. Eskaintza gainera, zabala da, norberari egokitutakoa». Joan den urteko datua ere eman zuten: 500 pertsonek ikasi zuten euskera, Buruntzal­dean.

Informazio guztia, interneten

Euskaltegietako informazioa lortu nahi dutenek bi bide dituzte: egoitzara bertara jo, edo www.buruntzaldea.eus web orrian lortu. Azken honetan eskaintzak, ordutegiak, mailak…. denetariko informazioa lortu dezakete; eta duten maila ere ikusi dezakete, simulakro baten bidez.

Dirulaguntzak, Udaletan

Diruz ere laguntzen diete euskera euskaltegietan ikasten duten ikasleei. Pren­tsaurrean gogoratu zutenez, herri bakoitzak bere baldintza eta ezaugarriak ditu dirulaguntza horiek ematerakoan, eta egokiena, norberak bere udaletxean galde­tzea da.

* Iturria: Hernaniko Kronika