2012an gidabaimeneko arlo teorikoa euskaraz egin dutenen arteko zozketa egin da

2012an Buruntzaldean 112 ikaslek egin dute gidabaimeneko arlo teorikoa euskaraz. 2010ean jarri zen lehenengo aldiz ekimena martxan, eta hiru urtetan gidabaimena euskaraz atera dutenen datuak ia laukoiztu egin dira Buruntzaldean. Ekimenean Buruntzaldeko autoeskola guztiek hartu dute parte.

Ekimen hau Buruntzaldeko herritar euskaldunei zuzendua dago orokorrean, baina bereziki urtean zehar 18 urte betetzen dituztenei, D ereduko eskola euskaldunetan hezitakoei. Helburua, aipatutako guztiak animatzea gidabaimena euskaraz ateratzera, eta horretarako, Buruntzaldeko herrietako autoeskolek eskaintzen dienaren berri ematea.

Bestalde, autoeskoletako jabeak zerbitzua euskaraz ematearen balioaz jabearaztea eta zerbitzu osoa euskaraz ere eman ahal izateko partaide egitea da ekimenaren helburua.

Hona hemen irabazleen zerrenda:

  • Andoain:
    Bengoetxea autoeskola: Aritz Escudero Larralde

    Mendi autoeskola: Iñaki Alzuguren Almorza
     

  • Astigarraga:
    Otamendiko autoeskola: Iker Uranga Bernal
     
  • Hernani:
    Otamendiko autoeskola: Yeelen Pellejero Arco

    Hernaniko autoeskola: Ander Goya Agirre

    Lagunak autoeskola: Borja Polaina Michelena
     

  • Lasarte-Oria
    Izarra autoeskola: Haizea Bravo Bajo

    Mugika autoeskola: Iker Elicegui Salsamendi

    Lasarte autoeskola: Saioa Gomez Tejeria
     

  • Urnieta:
    Solozabal autoeskola: Diurka Ascunce Etxenike
     
  • Usurbil: inor ez