Haur eta nerabeek euskaraz egin dezaten eragiteko jardunaldia antolatu dute Elgoibarren

Haurren eta nerabeen euskararen erabilera areagotzeko klabeak aztertzeko jardunaldia antolatu du Elgoibarko Izarrak, Udalaren laguntzarekin. Azaroaren 28an izango da aipatutako jardunaldia, 9:00etatik aurrera, Elgoibarko IMH ikastetxean, bertan, Euskal Herriko hainbat adituk hartuko dute parte (egitaraua). Azaroaren 17ra arte eman daiteke izena ondorengo lotura honetan: izena eman.