“Euskara partekatzen duguna” dekalogoa aurkeztu dute

Dekalogoak guztion artean partekatzen dugun hizkuntza euskara izatea aldarrikatzen du,  Euskal Herrian bizi dugun hizkuntza-aniztasun errealitatea aitortuz eta hori modu positiboan ulertuta. Aurrera begira, dekalogoaren 10 oinarriak bultzatzeaz gain, aniztasuna laneko zehar-lerro izateko asmoa berretsi dute eta herritar orori bidea elkarrekin egiteko gonbidapena luzatu diote.