“Sare sozialak enpresa munduan” izeneko jardunaldia izango da Buruntzaldean

Sare sozialak enpresa munduan izeneko jardunaldia antolatu dute Buruntzaldeko udalek maiatzaren 14rako. Orona-Ideon izango da ekimena, Orona Fundazioaren eraikinean, hain zuzen, eta parte hartu ahal izateko izena eman behar da 943300978 telefono zenbakian edo naiara@emun.eus emailean. Hau da prestatu duten egitaraua:

  • 14:30 Harrera eta aurkezpenak
  • 14:45 Sare sozialak enpresa munduan (Edurne Gonzalez, EMUN aholkularitza)
  • 15:45 Puntueus domeinuari buruzko azalpenak (Jon Oliden, Puntues Fundazioa)
  • 16:00 Kafea
  • 16:15 Bisita gidatua Orona-Ideon (Iñigo Marquet, Orona Fundazioa)
  • 16:30 Bukaera