Mugikaria aplikazioan Zinemaldiaren jarraipena egin ahal izango da

Mugikaria aplikazioak Donostiako Zinemaldiaren atal berezia jarri du martxan eta bertan Xabier Mendiguren Elizegik egindako jarraipena agertuko du. Elizegik 11. urtez egingo du Sail Ofizialaren jarraipena Sustatun.

Mugikaria aplikazioan, ezker-menuan klikatuz aurkituko duzue Zinemaldia atala. Oraindik ez daude Elizegiren kronikak hor, baina aurre-ikuspenekin argitaratu diren hiru blog sarrera jarri dira (cc-by lizentzia libreekin argitaratuak):

  • Mikel Garciaren 5 gomendio (Argia)
  • Gaizka Izagirren "B aldeko proposamenak" (Argia) sorta konpletotik, euskal zineari dagozkionak.
  • Iñaki Ortizen gomendioak Kulturaldian, bide batez euskaratu egin ditugunak.