Lanbide heziketako matrikula D ereduan

Maiatzaren azken astean zabalduko da 2016/17 ikasturterako Lanbide Heziketan izena emateko epea, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitutako gazteak aukera egin beharrean izango dira berehala. Zer egin, nola jarraitu, adar batetik ala bestetik jo… Zaila eta korapilatsua izaten da, askotan, une hori, eta batetik eta bestetik informazioa eskuratu, aztertu, ingurukoekin konpartitu eta zirt edo zart egin behar izaten da.

Buruntzaldeko udalok Lanbide Heziketako ikasketak D ereduan segitzera gonbidatu nahi dituzte gazteak, prestakuntza osatuagoa jasoko dutelako eta aukera gehiago izango dutelako lan munduan bi hizkuntzak ongi jakinda.

Informazio gehiago

Lanbide Heziketa, euskeraren bidean

This site is registered on wpml.org as a development site.