Lekeitioko 39.Euskal Zine Bileran izena emateko epea zabalik dago

Lekeition egin den 39. Euskal Zine Bileran ikus-entzunezko lanak aurkezteko epea zabalik dago. Lanak uztailaren 31 arte aurkeztu ahalko direla jakinarazi dute antolatzaileek. Lehiaketan parte hartzeko zehaztasun guztiak biltzen dituzten oinarriak beraien web orrialdean jarri dituzte.

Gehienez ere 30 minutuko iraupena izan dezakete Euskal Zine Bileran aurkeztuko diren lanek. Film, gidoi, argazki eta ekoizpen onenak sarituko dituzte. Horretaz gain, gazteei zuzendutako sari berezia eta antzar morea, genero ikuspegia hobekien txertatzen duen lana sarituko duena, ere banatuko dituzte.

Aipatutako lehiaketak, orain arte bezala, bi kategoria izango ditu: profesionala eta amateurra.

Filmak online aurkeztu beharko dituzte parte-hartzaileek.

Informazio gehiago: www.zinebilera.com

This site is registered on wpml.org as a development site.