Buruntzaldeko euskaltegietan zabaldu da matrikulatzeko epea

Dagoeneko 2016-17 ikasturteko izen-emateko epea zabalik, 16 arte Lasarte-Oriako udal euskaltegian, 23 arte Hernanikoan, eta 30 arte AEK sarearen euskaltegietan.

Buruntzaldean 7 euskaltegi ari dira une honetan lanean: bi udalenak dira, Lasarte-Oria eta Hernaniko udal euskaltegiak, eta gainontzeko 5ak, HABEK homologatutako, AEKren euskaltegiak.

Ikastaroez gain mintzalagun, guraso-lagun, jabetza eskolak, lantegiak, hitzaldiak… eta beste hainbat egitasmorekin hornitzen dira ohiko eskolak, euskara ikasten ari denari testuinguru linguistiko errealak eskaintzeko asmoz.

Buruntzaldeko udal guztiek ematen dituzte laguntzak euskara ikasteko:

Usurbil: %100

Andoain: % 85

Lasarte-Oria: %85

Urnieta: %50 – %80        

Hernani: %70 – %90

Astigarraga: %75

Diru-laguntzetaz argibide gehiago hemen.

This site is registered on wpml.org as a development site.