Larunbatean “Hazten gaitu, hazten dugu” kanpainaren baitan Bernat Etxepare Lizeoko ikasleak Hernanin izango dira sagarrondoak saltzen

Hernani

Baionan dagoen Bernat Etxepare Lizeoak Hazten gaitu, hazten dugu kanpaina jarri zuen martxan ikasturte hasieran lizeo berria eraiki eta materialarekin hornitzeko. Horretarako sagarrondoak saltzen dituzten kanpaina dute martxan eta datorren larunbatean, urtarrilaren 14a, Hernanin egingo den txotx irekieran izango dira saga­rron­do­ak saldu, eta harremanak es­tutzeko asmotan.

Bernat Etxepare Lizeoa da Iparraldeko euskal lizeo bakarra; Baionan dago. Baina laster ez dira ikasle guztiak kabituko, eta lizeo berria eraiki eta materialarekin hornitzeko, sagarrondoen kanpaina abiatu dute.

Egun, 16 eta 18 urte bitarteko 260 ikasle inguruk ikasten dute bertan, baina ikasle kopurua go­ra egiten ari denez, 400 ikas­le­rentzako lizeoa eraiki nahi dute  datorren ikastur­te­rako. Eraikinerako dirua bildu du­te, baina eraikina hornitzeko behar-beharrezkoa den ma­te­ria­la erosteko, 300.000 euro in­gu­ru bildu behar dituzte.

 

*Iturria: Hernaniko Kronika