Errenta aitorpenean ere EUTSI euskarari eta eraman sari bat

Era desberdinak daude errenta aitorpena egiteko, etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo Internetez eginda. Hiru modalidadeetan duzu euskaraz egiteko aukera.

Informazio gehiago

Burutnzaldeko herrietan %17ak egiten du, batez beste, errenta aitorpena euskaraz. Ahalegin handirik gabe gehitu daiteke kopuru hori.

Zure poltsikoak ez du askorik antzemango, oraingoz ez baitu desgrabatzen euskaraz egiteak, baina errenta aitorpenean ere euskarari EUSTEAGATIK sari bat jaso dezakezu. Albiste hau partekatu eta zabaldu besterik ez duzu egin behar. Eta sari baten zozketan sartuko zaitugu.

Saria: bi lagunentzako otordua.