Udaltop maiatzaren 11n eta 12an Lasarte-Orian

Lasarte-Oria

Hizkuntza ohituren gaia aukeratu du Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak bederatzigarren ediziorako. Gaia aukeratzeko garaian, han eta hemen egin diren, egiten ari diren eta egin nahi diren esperientzia berriak izan dira hari mutur nagusiak. Eta esperientziekin batera, orain arte egin diren ikerketen berri ematea da Lasarte-Oriako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren asmoa.

Egitaraua eta informazio gehiago