Matrikulazioa zabalik Buruntzaldeko euskaltegietan

AEKren euskaltegi guztiak HABEk homologatutakoak dira. Euskaltegi guztietan dagoeneko zabalik dago 2017-2018 ikasturterako matrikula egiteko epea. Epea amaituko da: Lasarte-Oriako udal euskaltegian irailaren 15ean, eta Hernanikoan irailaren 22an. Beste guztietan, AEKren euskaltegietan alegia, irailaren 29an itxiko da matrikulazio epea. Goizez nahiz arratsaldez egin daiteke matrikula, euskaltegi bakoitzaren bulegoetan.

* Euskaltegiek egiten duten eskaintza ere oso zabala da, era guztietako ikastaroak eskaintzen dituztelako. Horren berri euskaltegietako ordezkariek beraiek emango dute segidan.

* Ez da garestia, merkea baizik, Buruntzaldean euskara ikastea. Buruntzaldean euskara ikasteko dirulaguntza bikainak jaso ditzakete ikasleek, kasu askotan ia-ia doakoa izateraino. Alde batetik, HABEk matrikula kostuaren zati handi bat ordaintzeko beka ematen die dagokien ikasmaila gainditzen duten ikasleei. Eta bestetik, Buruntzaldeko sei udalek dirulaguntza handiak emango dizkiete bertako herritarrei euskaltegietan euskara ikasteko. Dirulaguntza horiek ezberdinak dira herriz herri, bai diru-kopuruari dagokionez eta baita ere bete beharreko baldintzei dagokienez. Asistentzia maila da herri guztietan kontuan hartzen den baldintza, eta dirulaguntzaren tamaina herriz herri aldatzen da beste zenbait baldintzaren arabera. Batez beste, matrikula kostuen % 75etik % 100 arteko dirulaguntzak emango dituzte udalek, esan bezala herriz herri diferenteak direnak.

Informazio gehiago

*Argazkia Urumeako Kronikatik hartua.

This site is registered on wpml.org as a development site.