Hurrengo astean zehar Euskarazko Produktuen Katalogoak banatuko dira Buruntzaldean

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburu, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta opari egiteko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz eta zeregin horretan erabiltzaileari lana errazteko, Euskarazko Produktuen Katalogoaren 20. edizioa osatu berri dute Euskal Herriko 120 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek.

Katalogoa orrialde honetan ikus dezakezue. Eta egitasmoen atalean Euskarazko Produktuen Katalogoaren inguruko informazio guztia aurkituko duzue.

Katalogoa deskargatu nahi izanez gero, egin klik hemen.