2019ko Errenta aitorpena euskaraz

Euskaldun aktibo izateko beste modu bat duzu errenta aitorpen euskaraz egitea.

2020an, COVID-19k eragin duen egoera dela eta, 2019ko ekitaldiari buruzko errenta aitorpena egiteko epea uztailaren 29a bitartean luzatu da.

Ohiz, era desberdinak daude aitorpena egiteko: etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo Internetez eginda. Hiru modalitateetan duzu EUSKARAZ egiteko aukera. Orain arte itxita egon dira bulegoak, baina maiatzaren 12az geroztik posible da Mekanizaturako hitzordua hartzeko. Hauxe da telefonoa: 943113000. Uztailaren 7a bitartean eskatu dezakezu hitzordua.

Autolikidazioa onartzerakoan, aski duzu euskaraz onartu nahi duzula adieraztea. Internetez egiten baduzu ere sakatu euskaraz egiteko aukera.

Aukera ezazu Errenta Aitorpena EUSKARAZ egitea.

Informazio gehiago lotura honetan: http://euskara-info.buruntzaldea.eus/euskara/egitasmoak/errenta-aitorpena

 

This site is registered on wpml.org as a development site.