{"id":1132,"date":"2013-10-24T00:00:00","date_gmt":"2013-10-23T23:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/2013\/10\/24\/sortuko-dira-besteak-emanaldia-larunbatean-izango-da-hernanin\/"},"modified":"2013-10-24T00:00:00","modified_gmt":"2013-10-23T23:00:00","slug":"sortuko-dira-besteak-emanaldia-larunbatean-izango-da-hernanin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/sortuko-dira-besteak-emanaldia-larunbatean-izango-da-hernanin\/","title":{"rendered":"\u00abSortuko dira  besteak\u00bb emanaldia larunbatean izango da Hernanin"},"content":{"rendered":"<p>\n\tSortuko dira besteak ekimen kolektiboa iaz sortu zen eta Euskal Herriko hainbat txokotan arrakasta izan ostean, Hernanira iritsiko da larunbatean. Eta ez du zerikusirik izango aurreko emanaldiekin. &laquo;Nobedadez eta sorpresaz betea izango da emanaldia, orain arte ikusi gabea. Plaza inportantea da Hernani eta ilusio haundiz prestatu dugu emanaldia&raquo;, azaldu zuen atzo prentsaurrean, Joxe Angel Ar&shy;belaitz antolatzaileak. Petti musikariak ere aldaketa ho&shy;-riei egin zien aipamena.<\/p>\n<p>\n\tLuis Intxauspe alkateak azpimarratu zuen, halako ekimen bat Hernanin antolatzearen garrantzia eta he&shy;rritarrei animatzeko dei egin zien. Joxan Goikoetxea eta Iosune Marin hernaniarren parte hartzeak duen garran&shy;tzia ere nabarmendu zuen.<\/p>\n<p>\n\t<strong>Zubi generazionala eta ideologikoa<\/strong><\/p>\n<p>\n\t&laquo;Ez Dok Amairu taldearen aurreneko emanaldia Herna&shy;nin izan zen 1966an. Errobi taldeak ere, emandako kon&shy;tzertu gutxietako bat Herna&shy;nin eman zuen 1979an. Be&shy;launaldi bakoitzeko euskal musika esanguratsuenak beti izan du lekua Hernanin eta oraingoan ere hala izango da&raquo;, azaldu zuen Goikoe&shy;txeak, ekimeneko zuzendari artistikoak.<\/p>\n<p>\n\tEkimen honen bidez, zubi generazionala sortu dela ere nabarmendu zuen: &laquo;Ibilbide luzeko artistak ditugu bertan, Mixel Ducau, esaterako. Eta baita hasi berri den 20 urteko Iosune Marin kantautore hernaniarra ere&raquo;.<\/p>\n<p>\n\tZubi ideologikoa ere sor&shy;tu omen da: &laquo;Iosunez gain, Olatz eta Estitxuk ere parte hartuko dute, emakumeen papera na&shy;barmenduz. Beraz, gure aldarrikapenek ere lekua izango dute emanaldian, hau da, egoera sozio-politikoak&raquo;. Herri harresia ekimenarekin bat eginez, abesti bat ere izango dela aurreratu zuen Goikoetxeak.<\/p>\n<p>\n\tParte hartuko duten 7 artistak, honakoak: Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Petti, Olatz Prat, Estitxu Pina&shy;txo, Mixel Ducau eta Iosune Marin. Goikoetxea ere bertan izango da beste 5 musikarirekin.<\/p>\n<p>\n\t<strong>Sarrerak, 15 euroan<\/strong><\/p>\n<p>\n\tEmanaldia Kiroldegiko fron&shy;toi&shy;an izango da 21:30etatik aurre&shy;ra. Sarrerak salgai daude Oindi eta Aralar tabernetan, eta Biterin, 15 euroan. 650 la&shy;gunentzat izango da lekua.<\/p>\n<p>\n\t&nbsp;<\/p>\n<p>\n\t*Iturria: <a href=\"http:\/\/www.kronika.net\/index.php?Sec=01&amp;Cod=38073&amp;Act=07\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Hernaniko Kronika<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\n\t&lsquo;Sortuko dira besteak&rsquo; emanaldia eskainiko dute larunbatean, Kiroldegian, 21:30etan. Punta-puntako 6 euskal artistek egingo dute bat eta baita Iosune Marin hernaniarrak ere.<\/p>\n","protected":false},"author":0,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"herria":[35],"class_list":["post-1132","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized-eu","herria-hernani"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1132","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1132"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1132\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1132"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1132"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1132"},{"taxonomy":"herria","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/herria?post=1132"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}