{"id":1538,"date":"2010-09-28T00:00:00","date_gmt":"2010-09-27T23:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/2010\/09\/28\/no-se-respetan-los-derechos-linguisticos-de-los-recien-nacidos-euskaldunes\/"},"modified":"2010-09-28T00:00:00","modified_gmt":"2010-09-27T23:00:00","slug":"no-se-respetan-los-derechos-linguisticos-de-los-recien-nacidos-euskaldunes","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/no-se-respetan-los-derechos-linguisticos-de-los-recien-nacidos-euskaldunes\/","title":{"rendered":"No se respetan los derechos ling\u00fc\u00edsticos de los reci\u00e9n nacidos euskaldunes"},"content":{"rendered":"<p>Xabier Mikel Errekondo, Usurbilgo alkateak eta Garbi&ntilde;e Petriati Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak prentsaurrekoa eskaini dute Usurbilgo epaitegian seme-alabak euskaraz erregistratu ezin dituztelako.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Errekondok, eskubideak bermatu beharko lituzkeen administrazio berak eskubideak ukatzen dituela eta XXI. mendean halakorik gertatzea ez dela arrazoiaren neurrietan sartzen adierazi du. Haur jaioberria euskaraz erregistratzea &ldquo;euskaraz bizitzearen aldeko hautuaren ariketa praktikoa&rdquo; dela, eta ildo horretan, legeak, hitzarmenak eta bestelako legezko ezarpenak euskaldun askori oinarrizko hizkuntza eskubideak ukatzeko eratutako labirinto juridiko erraldoiaren parte besterik ez direla gaineratu du: &ldquo;hor borondate bat dago gauzak luzatzeko, trabatzeko eta, azken batean debekatzeko eta ukatzeko.&rdquo; Usurbilgo alkateak, herriko epaitegian euskaraz inskribatu ezin izan duten gurasoek aurkeztutako kexei babesa eman die, haien eskariei behar duten laguntza guztia eskaintzeko borondatea erakutsiz.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Petriatik, bere aldetik, Usurbilgoa ez dela kasu isolatua gogorarazi du: &ldquo;Azken urteotan Hizkuntza Eskubideen Behatokiak hainbat kexa jaso eta bideratu ditu EAEko herritarrei Erregistro Zibiletan ez dietelako euskara erabiltzen, edota euskaraz edo euskarazko euskarrietan inskripzioak egiten utzi.&rdquo; Behatokiko zuzendariak adierazi duenez, ekainaren 22ko 12\/2005 Legeak Erregistro Zibilaren 1957ko Legearen 23. artikulua aldatu zuen eta gaztelania ez diren beste hizkuntza ofizialei bidea ireki zien. Egun EAEko 14 barruti judiziala buruetan egikaritu daiteke eskubide hau; gainontzeko Erregistro Zibiletan ezinezkoa da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Euskaraz erregistratzeko prest dauden EAEko 14 barruti judizialak ondorengoak dira:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ul class=\"lista1\">\n<li>Araban: Amurrio eta Gasteiz<\/li>\n<li>Bizkaian: Balmaseda, Barakaldo, Bilbo, Durango, Gernika-Lumo eta Getxo<\/li>\n<li>Gipuzkoan: Azpeitia, Bergara, Donostia, Eibar, Irun eta Tolosa<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<a ref=\"magnificPopup\" href=\"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/wp-content\/uploads\/2010\/09\/euskaraz-erregistratu-max.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><br \/>\n<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Usurbilgo epaitegian seme-alabak euskaraz ezin direla erregistratu salatu dute prentsaurrekoan Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak eta Garbi&ntilde;e Petriati Behatokiko zuzendariak.<\/p>\n","protected":false},"author":0,"featured_media":1534,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[10],"tags":[],"herria":[],"class_list":["post-1538","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1538","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1538"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1538\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1534"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1538"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1538"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1538"},{"taxonomy":"herria","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/herria?post=1538"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}