{"id":1556,"date":"2010-09-06T00:00:00","date_gmt":"2010-09-05T23:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/2010\/09\/06\/coming-out-hizkuntza-armairutik-2\/"},"modified":"2010-09-06T00:00:00","modified_gmt":"2010-09-05T23:00:00","slug":"coming-out-hizkuntza-armairutik-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/coming-out-hizkuntza-armairutik-2\/","title":{"rendered":"\u00abComing out\u00bb, hizkuntza-armairutik"},"content":{"rendered":"<p>Izenburuari euskaraz erantsitako bigarren zatiarekin, berriz, eskuratu dudan liburu berri baten izenburuaren itzulpena egin nahi izan dut: <em>Sortir de l&#8217;armari ling&uuml;&iacute;sti<\/em><em>c<\/em>. Liburuak TELPetako (<em>Taller de l&#8217;Espai Ling&uuml;&iacute;stic Personal<\/em>-etako) tresneria bertsuaz dihardu; egileak ere berberak dira, gure artean predikamendu dezentea lortu duten Ferran Suay eta Gemma Sanguines alegia, eta hartan ahoz ematen dena beste honetan prosaz dago jasoa.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Liburuan hizkuntza-armairuan lotsatuta edota kabitu ezinik egon ohi diren hiztunen kasuak lantzen dituzte. Landu, ordea, modu pertsonalizatu eta orijinal batean, jendearengandik jaso dituzten bizipen, anekdota eta kezketatik abiatuta errealak diruditen sei pertsona(ia) eraikiz landu dituzte.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Honakoak dira sei horiek: <em>Taliana, la parlant romanesa<\/em> eta <em>Khadim, el parlant afric&agrave; <\/em>etorri berriak; erre-erre egina dabilen <em>Bernat, el parlant cremat<\/em>; egoera gogorretan hizkuntzari eusten dion eta ohikoetan, berriz, konturatu gabe gaztelaniara lerratzen den <em>Tomeu, el parlant t&iacute;mid<\/em>; Kataluniara joan eta inguruko guztiak katalanera erakartzen dituen eta Euskal Herrira datorrenean euskarari eusteko arazoak dituen <em>Miren, la parlant basca<\/em> eta Reuseko katalan zerbitzuan lan egiten duen eta, seguruenik, artikulu hau irakurtzen ari zareten askoren antza dezente duen <em>Neus, la parlant militant<\/em>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Guztiak jartzen dituzte, banan-banan, psikologoaren dibanean, goxo-goxo. Bakoitzaren jokabidea diagnostikatzen dute lehendabizi, autolaguntzarako fitxa bat ematen diote ondoren eta pertsona(ia) bakoitzaren hizkuntza jokabideak hobetzeko aukerak laburbiltzen dituen errezetarekin ematen diote amaiera kasu bakoitzari.<\/p>\n<p>Mediku kontsultaren itxura hartzen duen kontaketa hau oso era atsegin, gertuko eta hezitzailean dago egina, psikologia pittin batez eta hizkuntza asertibitatea hobetzeko gida batez osatua.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hizkuntza-<em>outinga <\/em>egitea ez dut uste gomendagarria zaigunik, bakoitzaren baimenik gabe hizkuntza-armairutik ateraraztea, alegia. Norberaren borondatez abiatu beharreko kontua dirudi armairutik ateratze horrek. Borondate hori dagoenean, ordea, laguntzak eskertu egiten dira. Baina, <em>a poc a poc<\/em>, katalanek esan ohi duten bezala, aldez aurretik presta ditzakegun egoera errazenetatik hasita eta bakoitzak eman nahi eta ahal duen progresibitatearekin.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Coming out<\/em> hori, uste dut, osasungarria dela, zaigula, bai hizkuntza-armairuan deseroso dagoen harentzat, bai inguruan begira eta entzuten ari direnentzat ere. Ez ditu arazo guztiak konpontzen (horixe behar genuen!), baina hobeto kudeatzen laguntzen du.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Coming out! You can!<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>I&ntilde;aki Arruti<\/strong>, Lasarte-Oriako Udaleko euskara teknikaria<\/p>\n<p>*<strong>Iturria<\/strong>: <a href=\"http:\/\/www.gipuzkoaeuskara.net\/albisteak\/1282290157\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gipuzkoa Euskara<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p><a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Salir_del_armario\" rel=\"noopener\">Wikipediaren<\/a> arabera, izenburuko esamolde horrek, ingelesez emandako zatiak alegia, pertsonen ezaugarrietara ekarriz, homosexualitatearen aitortza publikoki eta norberaren borondatez egitea esan nahi du. Borondatez ez baldin bada, ordea, dirudienez, <a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Outing\" rel=\"noopener\"><em>outing<\/em><\/a> esaten zaio. Nik ez nekien.<\/p>\n","protected":false},"author":0,"featured_media":1554,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[10],"tags":[],"herria":[],"class_list":["post-1556","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1556","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1556"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1556\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1554"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1556"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1556"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1556"},{"taxonomy":"herria","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/herria?post=1556"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}