{"id":15638,"date":"2026-06-09T11:01:30","date_gmt":"2026-06-09T10:01:30","guid":{"rendered":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/buruntzaldeko-udalak-eta-laneki-euskarazko-lan-munduan-eragiten\/"},"modified":"2026-06-09T11:25:06","modified_gmt":"2026-06-09T10:25:06","slug":"buruntzaldeko-udalak-eta-laneki-euskarazko-lan-munduan-eragiten","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/buruntzaldeko-udalak-eta-laneki-euskarazko-lan-munduan-eragiten\/","title":{"rendered":"Buruntzaldeko udalak eta LANEKI, euskarazko lan-munduan eragiten"},"content":{"rendered":"<p>Duela hainbat hamarkada euskarazko ikasmateriala sortzen hasi ziren Lanbide Heziketako (LH) irakasle-taldeak, eta 2003an, <a href=\"https:\/\/jakinbai.eus\/\"><u><strong>LANEKI<\/strong><\/u><u>\u00a0<\/u><\/a>elkartea sortu zen, ahalegin guztiak batzeko asmoz. Orduz geroztik, euskarazko materiala itzultzen, prestatzen, eguneratzen eta eskura jartzen aritu da LANEKI; bi hamarkadotan ekarpen nabarmena egin dio, bai, Lanbide Heziketako euskararen normalizazioari, bai lan-munduari.<\/p>\n<p>Buruntzaldeko udalek ere lan-ildo horri heldu nahi izan zioten, eta LANEKIrekin elkarlanean hasi ziren. Eskualdean 10 ikastetxek eskaintzen dute Lanbide Heziketa, eta guztira 60 ziklo baino gehiago egiteko aukera dago. Horrez gain, 1. eta 2. mailetako ikasleak lantokietara ere joan ohi dira ikastera; bada, azken urteetan, ikasleek euskaraz egin dute egonaldia eskualdeko 353 lantokitan.<\/p>\n<h3><strong>Lan-esparruak: materiala, hiztegiak, Lanbide Heziketa Duala euskaraz<\/strong><\/h3>\n<p>Lanbide-familia guztientzako euskarazko <strong>materialak<\/strong>\u00a0sortzen dira, eta, gaur egun, 1.260 material baino gehiago daude sarean, <a href=\"https:\/\/jakinbai.eus\/\"><u><strong>jakinbai.eus<\/strong><\/u><\/a> webgunean partekatuta. Buruntzaldeko udalekin lankidetzan, urtero 2 material sortzen dira; adibidez, azken urteotan esanguratsuak izan dira\u00a0 <em>Elektrizitatea eta elektronika<\/em>, <em>Informatika <\/em>eta<em> Komunikazioa <\/em>eta <em>Irudia eta Soinua. <\/em><\/p>\n<p>Jakinbai.eus webgunean <a href=\"https:\/\/hiztegia.jakinbai.eus\/?token=eyJhbGciOiJSUzI1NiIsInR5cCI6IkpXVCJ9.eyJ1c2VybmFtZSI6Impha2luYmFpMjAxOSIsImlhdCI6MTc3OTk3MTA3OSwibmFtZSI6Ikpha2luYmFpIExhbmVraSIsImVtYWlsIjoiamFraW5iYWlAamFraW5iYWkuZXVzIn0.2wi7VWzUijonG7ZJQ2xo-yNnqbWgqe38JP6BN_rLTFf8CG\"><u><strong>Hiztegia<\/strong><\/u><\/a>\u00a0atala ere bada, eta lanbide-familia guztietako terminologia dago. Guztira, 12.791 kontzeptu biltzen ditu; horiek adierazteko euskarazko kontzeptuak 13.823 dira, eta gaztelaniazkoak, 13.178. Hiztegia edonork kontsulta dezake, erabiltzaile gisa sartuta.<\/p>\n<p>Lanbide Heziketa Duala euskaraz komunitateari dagokionez, baliabideak eskaintzen zaizkie <a href=\"https:\/\/lhdualaeuskaraz.eus\/\"><u><strong>lhdualaeuskaraz.eus<\/strong><\/u><\/a>\u00a0web-atarian komunitatea osatzen duten erakundeei, lantokiei, ikastetxeei eta ikasleei. Baliabide azpimarragarrienak honakoak dira: lantokientzako autodiagnostikorako galdetegia, LH Duala euskaraz marka, LH Duala euskaraz eskuliburua eta infografiak, praktika onen bideoak\u2026<\/p>\n<p>Emankorra izaten ari da Buruntzaldeko udalen eta LANEKIren arteko egitasmoa; horren isla da <a href=\"https:\/\/onlyoffice.iametza.eus\/9.3.1-dbf49ca997df7c0d6fcd716d9536ee0a\/web-apps\/apps\/documenteditor\/main\/jakinbai.eus\"><u><em><strong>jakinbai.eus<\/strong><\/em><\/u><\/a> web-atariak 14.000 erabiltzaile baino gehiago izatea.<strong>\u00a0<\/strong>Eta datozen urteetan, Lanbide Heziketa eta arlo sozioekonomikoa euskaraz bultzatzen segituko dute bi aldeek, lan euskaraz egiteko aukerak ugaritze aldera.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela hainbat hamarkada euskarazko ikasmateriala sortzen hasi ziren Lanbide Heziketako (LH) irakasle-taldeak, eta 2003an, LANEKI\u00a0elkartea sortu zen, ahalegin guztiak batzeko asmoz. Orduz geroztik, euskarazko materiala itzultzen, prestatzen, eguneratzen eta eskura jartzen aritu da LANEKI; bi hamarkadotan ekarpen nabarmena egin dio, bai, Lanbide Heziketako euskararen normalizazioari, bai lan-munduari. Buruntzaldeko udalek ere lan-ildo horri heldu nahi izan&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":15639,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[10],"tags":[],"herria":[360,364,361,694,363,359],"class_list":["post-15638","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar","herria-andoain-es","herria-astigarraga-es","herria-hernani-es","herria-lasarte-oria","herria-urnieta-es","herria-usurbil-es"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15638","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15638"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15638\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15640,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15638\/revisions\/15640"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15639"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15638"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15638"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15638"},{"taxonomy":"herria","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/herria?post=15638"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}