{"id":15911,"date":"2026-09-24T11:38:25","date_gmt":"2026-09-24T10:38:25","guid":{"rendered":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/apelliduak-abizendu-abizenak-euskarazko-grafiaz-jartzeko-deia-egin-dute-eskualdeko-udaletako-euskara-zerbitzuek\/"},"modified":"2026-09-24T11:38:25","modified_gmt":"2026-09-24T10:38:25","slug":"apelliduak-abizendu-abizenak-euskarazko-grafiaz-jartzeko-deia-egin-dute-eskualdeko-udaletako-euskara-zerbitzuek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/apelliduak-abizendu-abizenak-euskarazko-grafiaz-jartzeko-deia-egin-dute-eskualdeko-udaletako-euskara-zerbitzuek\/","title":{"rendered":"Apelliduak Abizendu: Abizenak euskarazko grafiaz jartzeko deia egin dute eskualdeko udaletako euskara zerbitzuek"},"content":{"rendered":"<p class=\"western\" style=\"text-align: left;\" align=\"justify\">Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek urteak daramatzate <strong>Apelliduak Abizendu<\/strong> programa sustatzen, 2000 urtetik hain zuzen ere. Geroztik, 1.000 lagunek baino gehiagok euskaratu dituzte beren deiturak. Hala ere, oraindik asko dira erdarazko grafiaz idazten diren euskal abizenak.<\/p>\n<p class=\"western\" align=\"justify\">Eskualdeko herritarrei beren izen-abizenak euskarazko grafiara egokitzeko aukera eskaintzeko helburuarekin, aurten ere, Buruntzaldeko udaletako euskara zerbitzuek izen-abizenak euskal grafiara ekartzeko deia egin dute.<\/p>\n<h3>Izapidea doakoa eta erraza da<\/h3>\n<p>Prozesuari buruzko informazioa zabaltzeko, 1.000 informazio-diptiko argitaratu dira. Udal bakoitzak dagokion informazio orria eskuragarri jarriko du.Tramitea egiteko, honako dokumentazioa prestatu behar da:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Errolda-agiria,<\/strong> udaletxean eskuratu daitekeena.<\/li>\n<li><strong>Jaiotza-agiri literala,<\/strong> jaioterriko bake epaitegian eskatu daitekeena. Donostian erregistratuta dauden pertsonek Donostiako Erregistro Zibilera jo beharko dute.<\/li>\n<li><strong>NANaren<\/strong> fotokopia.<\/li>\n<li><strong> Familia-liburua edo haren baliokidea,<\/strong> ezkonduta egonez gero edo seme-alabak izanez gero.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Dokumentazioa prestatu ondoren, <strong>herriko Bake Epaitegira<\/strong> joatea izango da hurrengo urratsa. Bertan bideratuko da izen-abizenen aldaketa. Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago behar izanez gero, herriko bake epaitegira deitu daiteke.<\/p>\n<h3>Zein da nire abizenaren euskarazko grafia?<\/h3>\n<p>Izen-abizenak euskaratzeko erreferentzia<a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/index.php?option=com_ecoeoda&amp;task=bilaketaPortada&amp;Itemid=472&amp;lang=eu\"> Euskaltzaindiaren EODA (Euskal Onomastikaren Datubasea)<\/a> da. Bertan kontsulta daiteke abizen bakoitzaren euskarazko grafia zuzena.<\/p>\n<p>Horrenbestez,<strong> euskarazko abizena baduzu, euskaraz idatz dezakezu.<\/strong><\/p>\n<p>Apelliduak Abizendu Buruntzaldeko sei udalen euskara zerbitzuek elkarlanean bultzatzen duten ekimenetako bat da, euskararen erabilera eta normalizazioa herritarren egunerokoan sustatzeko.<\/p>\n<p>Udalek gogorarazi nahi dute izen-abizenak euskarazko grafiara egokitzea herritarren eskubidea dela, eta beharra duten pertsona guztiak informatzera eta tramitea egitera animatzen dituzte.<\/p>\n<p>Informazio gehiago behar izanez gero, deitu zuen herri bake-epaitegietara:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Andoain<\/strong><strong>:<\/strong> 943 300 820<\/li>\n<li><strong>Astigarraga:<\/strong> 943 335 236<\/li>\n<li><strong>Hernani: <\/strong>943 552 836<\/li>\n<li><strong>Lasarte-Oria<\/strong><strong>:<\/strong> 943 371 629<\/li>\n<li><strong>Urnieta: <\/strong>943 008 345<\/li>\n<li><strong>Usurbil:<\/strong><strong>\u00a0<\/strong>943 372 336<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek urteak daramatzate Apelliduak Abizendu programa sustatzen, 2000 urtetik hain zuzen ere. Geroztik, 1.000 lagunek baino gehiagok euskaratu dituzte beren deiturak. Hala ere, oraindik asko dira erdarazko grafiaz idazten diren euskal abizenak. Eskualdeko herritarrei beren izen-abizenak euskarazko grafiara egokitzeko aukera eskaintzeko helburuarekin, aurten ere, Buruntzaldeko udaletako euskara zerbitzuek&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":11812,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":"","_members_access_role":[],"_members_access_error":""},"categories":[10],"tags":[],"herria":[],"class_list":["post-15911","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15911","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15911"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15911\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/11812"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15911"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15911"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15911"},{"taxonomy":"herria","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/herria?post=15911"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}