{"id":1650,"date":"2010-01-27T00:00:00","date_gmt":"2010-01-26T23:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/2010\/01\/27\/gidabaimena-euskaraz-atera-daiteke-buruntzaldean-2\/"},"modified":"2010-01-27T00:00:00","modified_gmt":"2010-01-26T23:00:00","slug":"gidabaimena-euskaraz-atera-daiteke-buruntzaldean-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/gidabaimena-euskaraz-atera-daiteke-buruntzaldean-2\/","title":{"rendered":"Gidabaimena euskaraz atera daiteke Buruntzaldean"},"content":{"rendered":"<p>Lasarte-Oriako kultur etxean egin zen prentsaurrekoan, Rikardo Ortega, Lasarte-Oriako Euskara Batzordeko lehendakariak, Idurre Lukas Hernaniko Euskara Delegatuak, Arantxa Otamendi, Gipuzkoako auto-eskolen elkarteko presidenteak eta Marifer Gorostizak, Lasarte-Oriako euskara teknikariak eman zuten honen berri. Helburua <a href=\"http:\/\/euskara-info.buruntzaldea.eus\/euskara\/egitasmoak\/gidabaimena-euskaraz\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">auto-eskoletan euskara<\/a>ren erabilera normalizatzea da herritarrek zerbitzua euskaraz izan dezaten.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Horretarako, Idurre Lukas Hernaniko Euskara Delegatuak azaldu zuen bezala &ldquo;euskarriak eman dizkiegu.&rdquo;  Euskarri horiek liburuak, ikustezko eta multimediako programa bat dira. Gipuzkoako auto-eskolen elkarteko presidenteak adierazi zuenez, &ldquo;honelako materiala aurkitzea zaila da.&rdquo;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Marifer Gorostizak Lasarte-Oriako teknikariak azaldu zuen multimediako programak eskaintzen dituen aukerak: batetik liburuko gaiak irakurri eta entzun daitezke; bestetik testak egin eta gaizki erantzunez gero, liburura jo daiteke. &ldquo;Era atseginagoan eta interaktiboagoan ikas dezaten egin dugu,&rdquo; azpimarratu zen.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Buruntzaldean dauden 11 auto-eskolek parte hartuko dute egitasmoan eta materiala dagoeneko banatu zaie. &rdquo;Udalen laguntzei esker, materiala eskuratu dute auto-eskolek&rdquo; aipatu zuen Mariferrek.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Urrats sendoa eman da, baina, aurrera begira lana dago egiteko  oraindik: Trafiko bulegoko dokumentazioa euskaratzea, irakasle eta aztertzaile elebidunak izatea,&#8230; Horregatik, ekimen honek urtero urtero jarraipena izango du, &ldquo;normalizazioa lortu arte.&rdquo;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Gainera, maiatzean gazteei zuzendutako kanpaina abian jarriko dela ere aurreratu zuten. &ldquo;Gaur aurkezten dugun kanpaina herritar guztiei dago zuzendua, baina maiatzean zehatzagoa izango dugu, 18 urte betetzen dituzten gazteei begira egingo da,&rdquo; aipatu zuen Lasarte-Oriako teknikariak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Izan ere, gogoratu zuten bezala, &ldquo;eskolatik euskaldun ateratzen den gizatalde honek, gidabaimena izan ohi du lehentasunen artean.&rdquo;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>* Iturriak: <a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/www.noaua.com\/default.cfm?atala=albistea_ikusi&amp;albiste_id=6772\" rel=\"noopener\">Noaua!<\/a>, <a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/www.kronika.net\/index.php?Sec=01&amp;Cod=20378&amp;Act=07\" rel=\"noopener\">Kronika<\/a>, <a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/www.txintxarri.info\/imagenes\/txintxarri\/2010\/TXI0834_20100125\/TXI0834_20100125_Web.pdf\" rel=\"noopener\">Txintxarri<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Buruntzaldeko Euskara Batzordeek euskararen erabilera sustatzeko hainbat egitasmo jarri dituzte martxan. Eta, oraingoan, <em>Semaforo berdea: orain gidabaimena euskaraz. Eman bidea<\/em> ekimena aurkeztu dute.<\/p>\n","protected":false},"author":0,"featured_media":1648,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[10],"tags":[],"herria":[],"class_list":["post-1650","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1650","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1650"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1650\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1648"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1650"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1650"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1650"},{"taxonomy":"herria","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskara.buruntzaldea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/herria?post=1650"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}