AGENDA
URKI Dantza taldea
2022-05-29 · dantza Bastero Kulturgunea 12:00 · AndoainURKI Dantza taldea
Dagoeneko hiru urte pasa dira Urki Dantza Taldeak Basteroko urteroko emanaldia egin zuenetik. Gogotsu eta ilusioz beterik prestatutako dantza-saioa eskainiko dute. Ikusleek, oholtza gainean aurkeztuko denaren bidez, Gipuzkoatik abiatu eta Euskal Herriko txoko desberdinetara bidaiatzeko aukera izango dute, bidean egiten dituzten geldialdietan adin desberdinetako dantzariak ikusiz.
