Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

AGENDA

Dene & Mikel Moreno

2022-11-30 · Kontzertua Atsegindegi 19:30 · Hernani

Dene & Mikel Moreno

Dene 18 urteko kantautore azpeitiarra da eta 14 urterekin hasi zen bere musika proiektua lantzen. 2020an egin zuen publiko Gaztea Maketa lehiaketan eta bere ibilbide musikalari ekin. Pop-a egiten du, goxotasuna eta sentikortasuna dira nagusi bere musikan, eta garrantzi berezia ematen die letrei. Bakarlari gisa hasi bazen ere, talde formatuarekin ari da kontzertuak eskaintzen.

Deñe: ahotsa eta teklatua

Santi San Martin: gitarra

Peru Garcia: bateria

Mikel Morenok, Kauta taldearen sortzaileak, gaztetatik jardun du musikaren munduan eta 20 urtez musika ekoizle esanguratsuenekin lan egin du. Kauta taldearekin ibilbidea osatu ondoren, 2021ean bakarkako lehen lana kaleratu zuen, Esnatu baino lehen, hausnarketa, esperimentazio eta barne bizipenen ondorio. Kantu bakoitzari dagokion pisu emozionala jarri dio, enpatiaz betetzeko erronkarekin.

“Katapulta Tour Gipuzkoa 2022” zirkuitu barruko musika taldeak.

Sarrera librea            Gonbidapenak azaroaren 2tik aurrera

Argazkia

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil