Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

AGENDA

Irakurketa kluba kalean

2022-06-21 · Udal liburutegiko atzealdeko plazatxoa 17:00 · Andoain

Irakurketa kluba kalean

Uda da badatorrela ospatzeko Irakurketa Kluba kalera aterako dute Andoaingo Udaleko Liburutegiak eta Euskara Zerbitzuak!

San Juan jaiek aukera paregabea eskaintzen digute horren inguruan sortu diren ohitura, kondaira eta ipuinekin gozatzeko. Xede horrekin irakurketa kluba kalera aterako da datorren ekainaren 21ean, arratsaldeko 5etan. San Juan jaiei buruzko hainbat irakurketa eskainiko dizkie Mari Garciak Udal liburutegiaren atzealdeko plazatxora bertaratzen diren 3 eta 5 urte bitarteko haurrei eta familiei. Ikusita ekimen honen helburua ume eta helduen artean irakurketa espazioa partekatzea dela, nahitaezkoa izango da ume bakoitza heldu batekin etortzea (familia bereko haurrak izanez gero, bi umerentzat heldu bakarra nahikoa da).

Irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko iruzkin eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen garatuko dira. Saioa euskaraz izango da eta ez da aurretik izena eman behar.

Argazkia

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil