
Akabo
Ikuskizuna hasi da, baina auzokide batek altuera batera igo eta bere buruaz beste egiteko mehatxua azalduko du. Azpian bilduta dagoen jendetza ikustean, hainbat gatazka konpondu beharko ditu: Kenduko al dira salto egin dezan? Kentzen ez badira, euren gainetik egingo ote du salto? Zer egingo dute ikusleek? Suizidioa da, zoramenarekin batera, gizartean dagoen tabu handienetako bat.