Amaiur: ‘Nafarroaren independentziaren defentsa’ zikloa

  1. Buruntzaldea euskaraz
  2. Kultur Agenda
  3. Amaiur: 'Nafarroaren independentziaren defentsa' zikloa

Amaiur: ‘Nafarroaren independentziaren defentsa’ zikloa

Nola aurkeztu espainiarrak ez ziren, izan nahi ez zuten, eta baxenabartarrak bezala, sekula espainolak izango ez ziren nafarrak.

10:00 Idoia Arrieta. Hitzaldia: “Gure memoriaren une lausoak: XVI. mendeko geopolitikaren oharrak”
Lan honek XVI. mendeko geopolitikaren gainbegirada bi gertaeratatik abiatuta aztertu nahi du: Magallaes-Elkano mundubira eta Nafarroaren konkista.
11:00 Pello Monteano. Hitzaldia: “Velaz, Amaiurko kapitaina” (gaztelaniaz)
Jaime Velazen (1475-1522) biografia zoragarria, espainiar konkistaren aurkako nafar erresistentzia inork ez bezala pertsonifikatu zuen kapitaina. Borrokalari nekaezina, leialtasunak eta ohoreak berebiziko tokia zuen haren baitan. Dena -etxaldea, familia eta bizitza- eman zuen nafar izaten jarraitzeagatik.
12:00 Atsedenaldia
12:30 – 14:00 Mahai-ingurua. Iñaki Idigoras, Ainara Artetxe, Iñigo Larramendi eta Rafa Santxez.

Sarrera: doan.

Gonbidapenak: usurbilkutura.eus atarian.

 

Ekitaldia bukatuta dago.

Herria

Usurbil