Antzerki zikloa: ‘Kopaz kopa’

  1. Buruntzaldea euskaraz
  2. Kultur Agenda
  3. antzerkia
  4. Antzerki zikloa: 'Kopaz kopa'

Antzerki zikloa: ‘Kopaz kopa’

Xehetasunez eta bizitzaz beteriko istorioa da. Komedia bat, itxuraz xaloa, dibertigarria eta lasaia, baina aurrera egin ahala, sakonago agertu, eta tarteka, mingarri eta labainkor bilakatuko dena. Entretenitzeari utzi gabe, zenbait gai sakonen aurrean jarriko gaitu: bakardadea eta indibidualismoa, adiskidetasuna, denbora iraganaren eta gaztaro galduaren malenkonia, nork bere mugak gainditzea eta bizitzaz gozatzea. Upategiak eta mahastiak atzean izanda, lau protagonisten sentimenduen leherketaren lekuko izango gara.

Ados teatroa

Zuzendaria: Garbiñe Losada

Antzezleak: Iñigo Aranbarri, Ainhoa Aierbe, Asier Sota, Ainara Ortega

Iraupena: 65 minutu

Sarrerak martxoaren 1etik aurrera

Ekitaldia bukatuta dago.

Informazio gehiago

sarrerak erosteko lotura

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani
sarrerak erosteko lotura