Arauak eta mugak familian. Nola ezarri modu asertibo batean

  1. Buruntzaldea euskaraz
  2. Kultur Agenda
  3. hitzaldia
  4. Arauak eta mugak familian. Nola ezarri modu asertibo batean

Arauak eta mugak familian. Nola ezarri modu asertibo batean

Tailer honen bitartez, familian harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko beharrezkoa den egitura nola izan landuko dugu, horretarako lagungarriak izango zaizkigun arauak eta mugak jartzen ikasiz.

Hauek dira, besteak beste, bertan landuko diren edukiak eta gaitasunak: zer dira mugak? Zertarako balio dute mugek? Mugak era asertiboan jartzearen onurak, mugak era asertiboan jartzeko tresnak, arauen beharra familian, arauak era asertibo batean jartzeko modua, zer izan behar dugu kontuan arauak eta mugak jartzeko orduan?

Izen-ematea: doan. Plaza mugatuak usurbilkultura.eus helbidean edo mezu bat bidalita: gaztelekuausurbil@gmail.com edo hitzaho@udarregi.eus helbidetara.

Hartzaileak: Haur eta nerabeen gurasoak.

Antolatzaileak: Gaztelekua, Hitz Aho guraso elkartea. Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Usurbilgo Udala.

Gidaria: Leyre Cano

Data

Urt 12 2023
Expired!

Ordua

17:00
Kategoria

Herria

Usurbil