
Bi Anai
Bernardo Atxagaren liburu ezaguna zinemara eraman zuen Imanol Rayo zinema zuzendari nafarrak. ESCIVIn ikasi eta gero, bere lehen film luzea osatu zuen. Filmaren emankizun berezia eskainiko da, 35 milimetroko formatuan proiektatuz. Segidan, biekin hitz egiteko aukera izango da Garazi Kamio idazleak gidatutako solasaldian.
AIURRIko harpidedunek (idazkaritza@aiurri.eus emailera idatzita) eta Basteroko bazkideek (leihatilan) doan.