
Bisita gidatua Irulegiko gaztelura
Antolatzailea: Hernani Errotzen elkartea
Izen ematea: herriaerrotzen@gmail.com
Urriak 8, IRTEERA GIDATUA. Lakidain. “ “Irulegiko gaztelua”, Iñaki Sagredoren eskutik.
Izen-ematea autobuserako (Hernani-Iruñea-Lakidain eta itzulera): 10,00 EURO
Irulegiko gazteluaren arrastoak Lakidaingo haitzaren gainean daude, 893 metroko altueran, Aranguren mendilerroan. Nafarroako gazteluek, erresumaren defentsarako eginkizun militarra betetzeaz gain, beste eginkizun batzuk ere bazituzten, administratiboak eta politikoak. Adibidez, lurraldea kontrolatzea zen bere eginkizun nagusia, eta erreinua zeharkatzen zuten bide eta galtzadek markatutako leku estrategikoetan egiten ziren. Irulegik kontrolatzen zuen Iruñetik Idoate, Izagaondoa eta Pirinioekin komunikatzen zuen bidea.