Bost teilatu

  1. Buruntzaldea euskaraz
  2. Kultur Agenda
  3. Zinea
  4. Bost teilatu

Bost teilatu

Geuretik Sortuak

Leire Egaña zuzendaria eta Eñaut Tolosa gidoilaria bertan izango izango dira.

Bost teilaturen azpian gertatutako bost istorio labur. Nork bere etxean Krak egin duten Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michelle paristarrak jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen Hitzak eta nortasunaren gaineko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko Erlojupekoa lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, tentsioz eta arriskuz betetako Muga inguruan, babestuko duen teilatu baten bila dabilen Kamaru gazte afrikarraren ezinegona.

 

 

Ekitaldia bukatuta dago.

Kokalekua

Zubietako Errebote plaza
Kategoria

Herria

Usurbil

Antolatzailea

Zubietako Herri Batzarra