ERESIA Lurra arin bekizu, ama

  1. Buruntzaldea euskaraz
  2. Kultur Agenda
  3. antzerkia
  4. ERESIA Lurra arin bekizu, ama

ERESIA Lurra arin bekizu, ama

Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat… lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko.

Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin? Nola agurtu? Nola begiratu bizitzari? Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna?

Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.

Antolatzailea: Udalbiltza eta Usurbilgo Udala.

Izen-ematea: 5 €-an, usurbilkultura.eus atarian.

Ideia originala eta zuzendaritza: Oier Zuñiga.

Antzezleak:  Eneko Gil, Belen Cruz, Oier Zuñiga.

 

 

Ekitaldia bukatuta dago.

Kategoria

Herria

Usurbil