Forever

André eta Dorine eta Solitudes lanen ondoren, Kulunka Teatro konpainia maskaren hizkuntza isilaren aldera lerratu da berriro ere, samurtasuna eta gordintasuna batzen dituen ikuskizun batean.

Forever urruntze baten istorioa da: familia bat atzean utziz joango da, noizbait, izango zela amestu zuen hura. Umorez eta ironiaz islatzen ditu maitasunaren kontraesanak, eta, horien bidez, fokupean jartzen ditu hainbat gai, hala nola gurasotasuna, heziketa, desgaitasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea eta indarkeria. Plataforma birakari baten gainean, oso hizkera zinematografikoz, Forever tiobibo bat da; bizitzaren noria. Baina baita espiral bat ere, biratu ahala protagonisten oinazean sakontzen duena. Noraino eraman dezake familia bat inkomunikazioak? Dena den, familia honen istorioa geurearena ere izan zitekeen, eta, beharbada, horixe bera da, hain zuzen ere, aztoratzen eta hunkitzen gaituena.

Sarrerak

Data

Urt 20 2023
Expired!

Ordua

19:00

Prezioa

5.00

Kokalekua

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea
Kategoria

Herria

Urnieta