
Geuretik sortuak: Bost teilatu film emanaldia
Geuretik Sortuak egitasmoaren baitan, bost zinegilek parte hartu dute ikus-entzunezkoen atalean eta horren ondorio da Bost teilatu emanaldia. Bost film laburrez osatzen da pieza, modu independentean sortutakoak, eta bakoitzak udalerri bat edo multzo bat du ardatz.
Raúl Barreras Karrantzako zinegileak Hernaniri lotutako filma grabatu eta ekoitzi du, herrian bertan egindako egonaldian eta bertako bizilagunen laguntzarekin. "Arnasa" filmean, besteak beste, sexu-aniztasuna eta genero identitatea gaiak lantzen dira, eta Eneko Sagardoy da protagonista nagusia.
Sarrera librea