
Habian erakusketa
Anariren Habiak diskoa bereziki anitza eta sakona da. Ez du abesti ahulik, eta hori oso bilduma gutxitan gertatzen da.
Booktegin hamaika artistari abesti bana proposatu diegu, nork bere interpretazio bisuala egin dezan. Artelanen argazkiek eta abestien letrek katalogo hau osatzen dute.
Habiak disko klasikoa da, musika aberasten duena, edozein lekutan goza daitekeena. Eta hitzak ere munduan zehar partekatzeko, ingelesera itzuli ditugu.
Artistak hauen lanak egongo dira ikusgai: Izibene Oñederra, Idoia Beratarbide, Uxue Pascual, Zaloa Ipiña,
Nagore Legarreta, Marrabila, Okene Abrego, Ramon Zabalegi, Maite Arbonies, Txakur Gorria
Talde-bisitak antolatzeko, helbide honetara idatzi: info@booktegi.eus