
Haur antzerkia: ‘Harri-salda’
Almak bere herrialdetik ihes egin behar izan zuen, egun batean, kometen ordez, zerua hegazkinez bete zela ikusi baitzuen. Bidaia luzearen ondoren, leku ezezagun batera iritsi zen. Bertan, itxuraz, denetatik dute biztanleek, baina inork ez du berarekin ezer partekatu nahi. Irudimen eta inteligentzia handiz, harri-salda egingo du, eta herritarren indibidualismoa taldelanean bilakatuko du. Almaren istorioa haurrei zuzendutako lengoaia erabiliz egin du konpainiak, alegia, txotxongiloak, itzalen eta objektuen antzerkia eta musika tartekatuz. Espazioa eta musika ere azpimarratzekoak dira, antzezlanean zehar aldatzen baitira.
Harri-salda Engruna Teatre
Zuzendaria: Mireia Fernández Antzezleak: Anna Farriola, Júlia Santacana
Adina: + 4 urte Iraupena: 50 min Sarrerak: otsailaren 21etik aurrera