
Hitzaldi zikloa: Zaintza
Zaintza ekosistema berriaren eraikuntzan, ezinbestekoa da zaintza lanak aitortzea eta gure herriko agendaren erdigunean kokatzea. Zaintza lanek hari asko dituzte, eta horietatik tira egiten ahaleginduko gara: azaroan hasita, datozen hilabeteetan, hari bati helduko diogu hilean behin.
Azaroak 17, osteguna
Mahai ingurua: Zaintza lanen demokratizaziorantz: etxeko langileak borrokan
18:00etan, Potxoenean
Hizlariak: Matxalen Legarreta (EHUko irakaslea), Txefi Roco (LABeko ordezkaria) eta Maitelan kooperatiba.
Azaroak 19, larunbata
Zaintza azoka
10:00 – 15:00 Potxoenean
Usurbilgo Udala zaintza ekosistema berria garatzen ari da, eta horren eraikuntza prozesuaren erakusleiho parte-hartzailea izango da Zaintza azoka. Usurbilen herritarren parte hartzearekin eraikitzen ari garen zaintza ekosistemaren ereduaz hitz egingo dugu, bizipen tailerren bidez eta bi bisita bereziren bidez: Txirikorda eta Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzunea ezagutzeko aukera izango da.
Parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, usurbil.eus/zaintza-azoka webgunean edo Gizarte Zerbitzuetara deituta (943 37 71 10).
Egitaraua:
10:00-10:30: Harrera.
10:30-11:30: Mahai ingurua: Usurbilgo zaintza ekosistemaren eredua.
11:30-13:00:Bizipen tailerrak: komunitatea, zerbitzuak, pertsona erabiltzaileak eta gizarte zerbitzuak.
13:00-13:30:Bisitak: talde bat Txirikordara eta beste bat Zaintzadun etxebizitzetara.
13:45-15:00: Itxiera ekitaldia eta luntxa.