Igor Elortza & Rafa Rueda

  1. Buruntzaldea euskaraz
  2. Kultur Agenda
  3. Ikuskizuna
  4. Igor Elortza & Rafa Rueda

Igor Elortza & Rafa Rueda

Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz.

Hitzak jostari josiz jarri ditu bertsoak; noiz sakon, noiz arin. Norbanakoaz eta jendeaz ari da, maitasunaz eta desiraz, azaletik barrura eta kanpora garenaz, gizonez eta feminismoaz, euskaldunon iragan hurbilaz eta orainaldi urrunaz, eguneroko nahi eta ezinez. Garaiaz eta giroaz. Buruz beste bihotzez.

Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetatik hurbiltzeko.

Ikus-entzunezko bertso jarriak dakartza, beraz, Anonyme Popular egitasmoak.

Igor Elortza: hitzak eta ahotsa

Rafa Rueda: doinua eta soinuak

Kulturaz kooperatiba: ikus-entzunezko narrazioak

Sarrerak

Data

Ots 23 2023
Expired!

Ordua

19:30

Prezioa

8.00

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani