
Izaro
Izaro Andres kantari mallabitarra sona handia hartu zuen Om bere lehen diskoarekin 2016an eta ordutik arrakasta handia lortu du Euskal Herrian zein atzerrian. Proposamen zabala eskaintzen du kontzeptuari eta estiloari dagokionez, sormenari aurreiritzi edo mugarik jarri gabe eta euskara, ingelesa eta gaztelania erabiliz. Pop-a, folk-a, melodia geldoak… topa ditzakegu bere disko eta emanaldietan.
Orain Limones de invierno lanarekin, kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak eskainiko ditu Izarok, disko berriak egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen baititu, neguko errekak estaltzen dituzten behe lainoekin batera.
Izaro Andres: ahotsa
Garazi Esnaola: teklatuak
Oriol Flores: bateria eta perkusioak
Julen Barandiaran: baxua
Iker Lauroba: gitarra
Sarrerak 15€