
Joseba Sarrionaldiarekin hitzaldi-solasaldia
"Habanako gaukariak" pieza soltez osaturiko hiru liburu dira, gai ugariri buruzko egilearen pentsamenduak, hausnarketak, pasarteak… jaso, eta gai andana biltzen dituztenak: hizkuntza (euskara), literatura, (geo)politika, nazioa, Euskal Herria, Kuba/Habana, historia, kolonialismoa, oroimena… Aitzakia ederra egilearekin solasaldia egiteko.
Liburuak eskuragarri daude liburutegian.
Izen-ematea: aurrez, doan, usurbilkultura.eus atarian.