
Kantazaun taldearen kalejira
Kantazaun taldea bere ohiko dinamikara itzuli da, eta, aurrerantzean, hilabetean behin kantu kalejira bat egingo du ordu eta erdiz euskal kantutegia oinarri hartuta. Abiapuntua San Joan plazan izango da, eta, ondoren, kalez kale joango da. Hurrengo saioa uztailaren 8an arratsaldeko 18:30ean izango da, baina irailetik aurrera hileko lehen ostiralean 19:00etan izango da hitzordua.