
Kattagorriaren elezaharra
Trikua lasai bizi da haritz baten itzalean, bere ingurukoak zainduz eta bizitzaz gozatuz. Baina bakea apurtu egingo da ustekabean kattagorri bihurri eta jostaria iristen denean. Elkarbizitza ez da erraza izango triku muturbeltzaren eta jakin-min handiko kattagorriaren artean.
Elezahar honen bidez, elkarren arteko desberdintasunez eta mestizajeaz mintzo zaigu La Baldufa konpainia. Trikua eta kattagorria desberdinak dira elkarren artean, baina aukera anitz dituzte elkarrekin ikasi eta gauzak partekatzeko.
Taldea: La Baldufa Teatre (Herrialde Katalanak)
Zuzendaria: Jokin Oregi
Egileak: Jokin Oregi & La Baldufa
Musika: Óscar Roig
Aktoreak: Carles Pijuan / Ferran López, Emiliano Pardo / Enric Blasi
Adina: 3 urtetik gorakoentzat Iraupena: 50 minutu