
Lamiak + Rodeo
LAMIAK 2017an abestiak idazteko elkartu ziren hiru lagun donostiarrek sortu zuten. Eragin desberdinak abiapuntutzat hartuta, horien arteko nahasketaren emaitza da haien musika. Lehen albuma, Itsuen Aroa, Gaztain Estudioetan grabatua izan zen 2019an. Bigarrena, Itzalak, Argiak izenburua duena, urte eta erdiko lanaren fruitua da eta 2022ko martxoan argitaratu dute. Ander, Zolas eta De La Fuente dira taldeko kideak. Guitarra/ahotsa, bajua eta batería, hurrenez hurren. Rock itxurazko hiruki honen hiru zutabe mugiezinak.
RODEO 2014etik rock stoner doinuak lantzen dituen talde Zestoarra da. 2016ko otsailean Ortzi Alberdi, Beñat Subinas, Oroitz Urbieta eta Mikel Illarramendi taldeko kideek maketa aurkeztuta hasi zuten beraien ibilbide oparoa. Gaur egun lau diska dituzte, azkena, aurtengo martxoan aurkeztutako "Moira".
Gozatu rock gogorraz eta astindu buruak!
PREZIOA: 5,00€