LGTBI+ hitzaldi tailerra

  1. Buruntzaldea euskaraz
  2. Kultur Agenda
  3. hitzaldia
  4. LGTBI+ hitzaldi tailerra

LGTBI+ hitzaldi tailerra

 Zerk egiten du LGBT+pertsonok herriak uzteko hautua hartzea? Zergatik "ihes" egiten dugu hirietara? Zergatik da hain garrantzitsua geure komunitateak herrian bertan sortzea?

Sexu aniztasunak urteetan sortu duen hausnarketa eta praktikak herrietan ere egitea falta da. Sexu askapenaren diskurtsoak bertako komunitateak busti behar ditu, gutxika-gutxika, bertako dinamikak sozialak galdekatuz eta irauliz. Alegia, bailaraz bailara eta herriz herri, sexu askapenean oinarritzen den aniztasun hori landuz.

Gai hauek landuko ditugu hitzaldi tailerrean:

– Zis-heteroaraua eta hortik at dauden errealitateak.

– Zer egin herriak LGBT+ pertsonentzat bizigarriago izateko?

– Nola hezi gure txikiak aniztasun sexualean?

"Ikustezin bihurtzen diren zapalkuntza eta dominazio mota asko daude; horietako bat normaltasuna."

Ekitaldia bukatuta dago.

Kokalekua

Potxoenea
Kategoria

Herria

Usurbil

Antolatzailea

Usurbilgo Udala