
“Lurra eman” eskulturaren inaugurazioa
Usurbilgo Udalak Covid19-aren ondorioz hil diren edo sufritu duten herritarrak oroitzeko gune bat eskaini nahi die herritarrei. Bizkarreko parkean egokitu dute, Jokin Eizagirre herriko sortzaileak egindako ‘Lurra eman’ izeneko eskulturarekin: oroitzapen eta elkartasun gune ez ezik, itxaropenerako gune izateko bokazioa du. Herritar oro dago gonbidatuta inaugurazio ekitaldira.