Maite Larburu

Krakateko bat sentitzen duzun guztietan, hausten zarenean, zabaldu egiten zara. Horixe da kRak diskoa: pitzaduraz-pitzadura musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzoa.

Maite Larbururen bigarren bakarkako diskoa da, eta besteak beste, Axut! antzerki kolektiboaren Amua antzezlanerako idatzitako musika biltzen du. Hitzei dagokienez, Harkaitz Canoren hitzak, Raymond Carverren olerki bat eta Amua antzezlanaren gidoitik hartutako kantu bat ere badu. Harribitxien artean, Aldabako Arizmendi baserrian aurkitutako bertsoak jasotzen dituen kantua da aipagarri, emakumezko batek idatziak eta urtetan ezkutuan egon direnak.

  • Maite Larburu: ahotsa, gitarra, biolina, biola
  • Karlos Arancegui: bateria
  • Carlos Taroncher: klarinete baxua

Ekitaldia bukatuta dago.

Kokalekua

Chillida Leku
Kategoria

Herria

Hernani