
Metropolis
Jazz Hernani taldeak ekitaldi berezia antolatu du aurtengo jaialdiaren ediziorako. Joxan Goikoetxea eta Roberto Yaben hernaniarrek zuzeneko musika eskainiko dute Metropolis filma proiektatzen den bitartean.
Fritz Langek zuzendutako zientzia fikziozko film mutu alemaniarra da Metropolis, 1927koa, eta Alemaniako zinema espresionistako eta munduko zinemaren historiako film haundienetako bat da.
Joxan Goikoetxea eta Roberto Yaben hernaniarrek eskainiko dute zuzeneko musika. Sarrera doakoa da.