Ni naiz Idoia

 Proiektua Idoiaren lan pertsonala da. Idoiaren izatea, jatorria, identitatea eta Idoiaren “ni” guztiak aztertzen ditu. Bizi den espazioan onarpena izatea eta berarekin integratzea, harremantzea eta gorputzean bizitzea. Argazkia ingurunearekin harremantzeko eta integratzekobidea ematen dion bitartekoa da.bizipen pertsonala eta, naturarekin konektatzeko prozesua da. Bere gorputza biluzia argazkitzen duen argazkilaria izanik, autorretratuarekin esperimentatzen da. Esperimentazio eta esperientzia horren bidez, hainbat kolektibo, etnia, adin eta jatorritako pertsonei, beraien autoezagutzarako metodologia eta modua, eskaintzeko balio dio. Autorretratuak egiteko, natura aukeratu da. Naturak lagundu, eutsi eta bien arteko elkarrizketa sortzen du. Naturan eroso, lasai, bakean eta, batez ere, bere burua epaitu gabe sentitzen da. Idoiaren barne-galderei erantzunez, naturak esposizio bikoitzean erantzuten dio, Idoiaren gorputz biluzia zatiekin fusionatzen.

 

 

ORDUTEGIAK

Astegunetan: 18:00etatik 20:00etara.

Asteburuetan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Ekitaldia bukatuta dago.

Kokalekua

Emakume Zentroa
Kategoria