Noaua! Hamabostaldia 2022

  1. Buruntzaldea euskaraz
  2. Kultur Agenda
  3. Jaialdia
  4. Noaua! Hamabostaldia 2022

Noaua! Hamabostaldia 2022

Azaroak 11, ostirala

Errezitaldi Mutantea
Frankestein agurgarria (Petti eta Ana Galarraga)

 

 

20:00 Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: aldez aurretik salgai 10€-tan usurbilkultura.eus atarian. Bazkideek 8 €-tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ren egoitzan.

Frankenstein agurgarria gutun baten irakurketa da. Victor Frankensteini zuzendutako gutunarena, zehazki. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaile eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak txirikordatuz, eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariaren ahots eta kantuen laguntzarekin errezitatzen du.
Frankenstein liburua gutun bat da, berez. Eta, emanaldian, gutunaren formatuak zuzenean ikusleei hitz egiteko aukera ematen du: Zein dira zientziaren mugak? Aurreikusi gabeko ondorioak daudenean, norena da ardura? Zer pisu dute, oraindik, erruak eta damuak? Zergatik ukatzen zaio aitortza Mary Shellyri? Lurpera liteke iragana? Nor da munstroa?

Azaroak 13, igandea
Bakarrizketa: Magma Mia. Beatriz Egizabal

18:00 Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: aldez aurretik salgai 8€-tan usurbilkultura.eus atarian. Bazkideek 6€-tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ren egoitzan.

Haserre nago, sutan nago, irakiten nago… presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezitu naute. Sumendia lehertzear dago Magma mia!!!
Bakarrizketa feminista; militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizunak ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea du helburu

Azaroak 18, ostirala
Film emanaldia: “Black is Belta II. Ainhoa”

22:00 Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: aldez aurretik salgai 6€-tan usurbilkultura.eus plataforman. Bazkideek 4€-tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ren egoitzan.

“Black is Beltza” filmaren ondoren “Black is Beltza II: Ainhoa” filma estreinatu zuen Fermin Muguruzak Donostiako 70. Zinemaldian.
Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren herria ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoak eta Josunek bidaia iniziatiko bati emango diote hasiera Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoaren sareak eta azpikeria politikoek bat egiten duten mundu ilunean barneratuko dira.


Azaroa 19, larunbata

Antzerkia: “Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” Metrokaodroka kolektiboa

 

 

 

20:00 Sutegiko auditoriumean

Sarrerak: aldez aurretik salgai 10€-tan usurbilkultura.eus plataforman. Bazkideek 8€-tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ren egoitzan.

Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka:“Gu familia bat gara?”.
Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana.
Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak. Umorezko begirada bat, modu batean edo bestean etengabeko galdera den familiaren ideiari: “Zerk elkartzen ditu pertsonak? Posible dira familia edo, funtsean, afektuen sare berriak imajinatu? Funtsean… zer da familia bat?”

Ekitaldia bukatuta dago.

Kategoria

Herria

Usurbil

Antolatzailea

Noaua! Kultur Elkartea.
This site is registered on wpml.org as a development site.