Noaua! Kultur elkartearen 25. urteurreneko “Plis plas txalo ta jolas” Meri, Mari eta Lari
Noaua! Kultur Elkartearen 25. urteurrena. Herriak Herritik, beste 25 baietz.
Nori zuzendua: 3 urtetik gorako haur eta gazteei
Yogurinah Borovaren kantuak eta Maria Urzelairen ipuin-kontaketa uztartzen ditu emanaldi honek. Sexu identitatearen inguruko hausnarketa egitea du helburu.
Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du. Marik ez zekien Meri haurdun zegoenik. Ezusteko ederra jaso du. Eta iritsi da betiko galdera: umea zer izango den galdetu dio Marik Meriri. Zergatik galdetu behar dugu neska ala mutila izango den? Hori ez al du umeak berak aukeratuko etorkizunean? Izan nahi duen guztia izango du aukeran umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria… Horregatik jarriko diote Lari izena.